Dokumentu honek ezartzen ditu ZURELEKU SL.-ek Interneten duen WEBGUNE honen erabilera-baldintza orokorrak. WEBGUNE honetara sartu aurretik, erabiltzaile orok irakurri eta onartu behar ditu klausula hauetan jasotzen diren baldintzak, jakinarazpenak, ohartarazpenak eta gainerako lege-oharrak. WEBGUNE honetara sartzea doakoa da eta bistaratzeko ez da aldez aurretik inolako harpidetzarik edo izen-ematerik behar. Erabilera-baldintza orokor hauen mende daude beste WEBGUNE batzuetarako litezkeen konexioak eta baita erabiltzaileak webgune horiek nola erabil ditzakeen ere. Berariaz debekatzen da baimendutako erabilera ez den erabilera oro.
Zerbitzuaren hornitzaile izaki, ZURELEKU SL.-ek WEBGUNE honetan eskaintzen diren zerbitzuak eman eta erabiltzailearekin litezkeen komunikazioak eraginkortasunez isilpean gorde beharko ditu eta planteatu daitezkeen erreklamazioei erantzun beharko die. WEBGUNE honek ez du bisitarien datu pertsonalik biltzen ezta gordetzen ere, baldin eta erabiltzaileak borondatez ematen ez baditu.
ZURELEKU SL.-ek ahalmena du, uneoro eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, WEBGUNEAN edo bertako konfigurazioan edo aurkezpenean dagoen informazioa aldatu eta eguneratzeko. Halaber, aurrekoari kalterik egin gabe, erabiltzaileei jakinaraziko die, baldin eta inguruabarrek horretarako aukera ematen badute.
Bai WEBGUNERAKO sarbidea bai bertan jasotako informazioaren erabilera erabiltzailearen erantzukizuna dira. ZURELEKU SL.-ek ez du inolako erantzukizunik informaziora sartu eta erabiltzearen ondorioz gerta daitezkeen kalte edo galeren gainean, salbu eta bere eskumenen erabilera zorrotzean jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondoriozko ekintza guztietan.
ZURELEKU SL.-ek ez ditu bermatzen, ez zuzenean ez zeharka, eskainitako informazioa edo zerbitzuak, aplikagarri diren legeei jarraiki eman beharreko bermeak edo sozietatearen eta erabiltzailearen artean berariaz deskribatzen diren bermeak izan ezik.
ZURELEKU SL.-ek ez du hirugarrenek, hala dagokionean, emandako edukia bermatzen, ezta erabiltzaileek edo beste edozein pertsonek euren helburuetarako emandako informazioa erabiltzen dutenean informazio horren benetakotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokiera edo egokitasuna ere.
Uneoro, erabiltzaileak WEBGUNE honetako zerbitzuak zilegitasunez erabili behar ditu indarrean dagoen legearen arabera, ZURELEKU SL.-en jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.
Erabiltzaileak ez du edukiak kaltetzen edo aldatzen dituen ekintzarik gauzatuko ZURELEKU SL.-ek bere eskura jartzen dituen zerbitzuen bidez. Halaber, ez du WEBGUNEAREN funtzionamendu ona oztopatuko, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, ez ditu birus informatikoak eduki ditzaketen edo WEBGUNE hau guztiz edo zati batean kaltetu, interferitu edo eragotz dezaketen elementurik transferituko eta ez du beste erabiltzaileen posta elektronikoan esku-hartuko edo hura aldatuko.
ZURELEKU SL. -ek ez du bermatzen WEBGUNE honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna ezta jarraitutasuna ere. Modu horretan, WEBGUNEAREN eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasun edo jarraitutasun ezaren ondorioz gerta daitezkeen edozein motatako kalte eta galeren gaineko erantzukizuna baztertzen da.
ZURELEKU SL.-ek erabiltzaileen eskura jartzen ditu hirugarrenei sarbidea eragozten dieten datu-pertsonalen pribatutasunerako sistemak. (ZURELEKU SL.-en pribatutasun-politika). Erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak ezarri ditu ZURELEKU SL.-ek. Zentzu horretan, aipatu sozietateak ez du inolako erantzukizunik ezagutzaren ondoriozko kalte edo galeren gainean.
ZURELEKU SL.-ek gai horri dagokionez segurtasuna bermatzeko egokiak diren neurri guztiak ezarri dituen arren, ez du kontrolatzen ezta bermatzen ere erabiltzailearen sistema informatikoa (software eta hardware) edo sistema informatiko horretan gordetako dokumentu elektroniko edo fitxategiak alda ditzaketen birusik eta bestelako elementurik egotea WEBGUNE honetako edukietan. ZURELEKU SL.-ek ez du inolako erantzukizunik sistema informatikoan, dokumentu elektroniko, fitxategi eta abarretan aldaketak eragin ditzaketen birusak egoteagatik gerta daitezkeen edozein motatako kalte eta galeren gainean.
ZURELEKU SL.-ek ez du bermatzen WEBGUNERA eta bertako edukietara sartzearen ondorioz ez dela errorerik gertatuko. Horregatik, erabiltzeak ZURELEKU SL. gabetu egiten du fidagarritasunarekin, erabilgarritasunarekin edo atarian nabigatzean eragin dakiokeen itxaropen faltsuarekin loturiko edozein erantzukizunaren aurrean.
WEBGUNE honetako eta bertako elementuen jabetza intelektualaren eskubideak ZURELEKU SL.-en jabetzakoak dira, salbu eta edukiez hornitzeko dagokion kontratua sinatu duten enpresen edukiak eta jabetza intelektual eta industriala xedatzen duten nazioko zein nazioarteko arauen babespean daudenak. Aipatu konpainiari dagokio erreprodukzio-, banaketa-, jakinarazpen publikoko eta eraldatze-eskubideak esklusiboki erabiltzea.
WEBGUNE honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aldez aurretik adierazitako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta eskuratutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berririk sortu ere. Soilik baimentzen dira erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako bistaratzea eta kargatzea, baina hori ez da hirugarren pertsona edo entitateetara hedatzen. Hertsiki debekatuta dago erabiltzaileak WEBGUNE hau aldatzea edukian eragina izan dezakeenean, hala nola, esteketan (edo linketan) eta antzekoetan. ZURELEKU SL. erabiltzaileentzako kaltegarria izan daitekeen edozein inguruabar saihesten saiatuko da.
ZURELEKU SL.-en aurretiazko eta berariazko baimen barik ezingo da beste edozein WEBGUNETIK atarirako inolako estekarik ezarri. WEB-ORRIALDE honek ZURELEKU SL.-ek kudeatzen ez dituen beste atari edo WEBGUNE batzuetarako esteka edo loturarik edukiko balu, sozietateak adierazten du ez duela aipatutako atari edo WEBGUNE horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela horien edukiaren erantzule. WEBGUNE honek izan litzakeen estekak soilik eskainiko dira informazioa jasotzeko erreferentzia gisan, horietan eskaintzen diren eduki, jabe, zerbitzu edo produktuei buruzko inolako baloraziorik egin gabe. Nolanahi ere, ZURELEKU SL. hirugarren horiek ematen dituzten zerbitzuen gaineko erantzukizunetik kanpo geratzen da, zerbitzu horiei dagokienez jar litezkeen edozein erreklamazio eta auzi-eskeen aurrean.
Erabilera eta nabigaziorako baldintza orokor hauek, eta baita erabiltzailearen eta ZURELEKU SL.-en arteko edozein harreman ere, Espainiako legeriari jarraituko diote. Baldintza orokor hauen existentziatik edo edukitik edo erabiltzailearen eta ZURELEKU SL.-en arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, bi alderdiak –izan lezaketen bestelako edozein foru esanbidez ukatuta– Donostiako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskuduntza esklusiboaren mende jartzen dira.
Datu pertsonalen babesa: ZURELEKU SL.-en web-orrialdearen bidez ez da zure baimenik gabe datu pertsonalik jasotzen, ezta hirugarrenei lagatzen ere.
Kontaktu-ataleko inprimakiaren bidez jakinarazten diren datu pertsonalak ez dira inolako fitxategi edo datu-basetan gordetzen. Eskariari erantzuteko helburuarekin jasotzen dira soilik.
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (DPBL) 4. artikulua betez, datuok baliogabetuko dira jaso diren helburua bete ondoren.
Estekak: hemen adierazten den pribatutasun-politika ZURELEKU SL.-en webgunean aplikatzen da, eta ez da politika hori aplikatuko denik bermatzen webgune honetara beste esteketatik iristen denean edo webgune honetatik beste batzuetara jotzen denean.